dimanche 4 mars 2012

Cast


Hainbat rol nagusi Euskal Herriko edo Estatu Batuetako aktore profesionalei egokitu zaizkie jada.

Tomas Arana
Jean Darrigol eta Tomas Aranak 2000.urte inguruan egin zuten topo Los Angeles-en, elkarren lagunekin egindako jai batean (Ridley Scott-ek zuzendutako Gladiator filmean antzeztetik zetorren Tomas). Berehala ulertu ziren ondo.

Tomasen zuhaitz genealogikoak baditu Euskal Herrian adarkatzeak. Hortaz, jakinminez eskatu zion Jean-i orduan idazten ari zen Euskal Herrian kokatutako mugaz gaindiko fikziozko luzemetraiaren proiektuaz informatua izan zezan.

2009an bukatu zen gidoiaren idazketa. Tomasek hura irakurri eta Aitorren rola antzeztea onartu zuen. 2009Ko Eguberrietako opari zoragarria. Tomasen inguruan gehiago jakiteko.


Oihana Maritorena
Ainararen rolerako, denborak ustegabeko bilakera duen leku batean, ez-ohiko egoera baten aurrean aurkitzen den pertsonaiean sinesgarri izango zen emakume gaztea behar zen.

Jean eta Oihara Donostian aurkeztuak izan ziren, Pirineoen hegoaldean. Elkar-ulertze ona egon zen. Normala, biak xarmangarriak baitira.

Oihana Maritorena Ainararen paperean bikain egongo da. Oihanaren inguruan gehiago jakiteko.


Arkaitz Gartziandia
Arkaitzek mail bidez izan zuen Ainara-ren entzutea. Bere hurbilekoei helarazi zieten mail horietako bat, hurbilekoengandik hurbilekoengana, horretan gehiegi sinestsi gabe. Kasualitatez, neurri batean.

Jean eta Arkaitz Biarritzeko aireportuan elkartu ziren, eta kasualitateari lekurik utzi gabe izango du Arkaitzek paper garrantzitsu bat Ainara filmean. Arkaitzen inguruan gehiago jakiteko.


Garbiñe Insausti
Garbiñe Insausti... Garbiñeren inguruan gehiago jakiteko.












Ximun Fuchs
Komediante, antzerki zuzendari, Ximun Fuchs Frantzia eta Nafarroako bide guztiak zeharkatzen dituen Petit Théâtre de Pain-eko kide da 1994etitk. Ximunen inguruan gehiago jakiteko.





Marina Pacowski
Marina Pacowski. Komediante, kontzertu pianista... Marinaren inguruan gehiago jakiteko.











Zea Mays
Zea Mays taldeko Asier Basabe, Ruben Gonzalez, Iñaki Imaz « Piti » eta noski, Aiora Renteriak gaurdanik Ainara den kultura abentura ulertu dute. Beraien abestia (hemen ezagutaraziko ez duguna) eszenan jartzeko askatasun guztia eman digute, guztia aldatzen duen xehetasun bat ahaztu gabe: bihotzez egin dute. Zea Maysen inguruan gehiago jakiteko.

Zenbait rol garrantzitsu, bigarren mailako rolak eta jakina, figuranteen rolak emateko daude. Casting-a internet bidez antolatuko da, ahalik eta internauta gehienek beraien argazkiak zabal ditzaten, guztien iritzia jasotzeko.
Dagoeneko, oraindik eman ez diren rolak ezagutu ditzakezu eta interesatzen zaizuna guri adierazi sareko inprimakia betez. Casting-a noiz irekiko den jakiteko, “Eguneratzeak e-postaz jaso” atalean (webgune honen eskuineko zutabean) utz dezakezu zure posta elektronikoaren helbidea.