jeudi 5 avril 2012

Zea Mays eta Ainara


Zea Mays

Aspaldi abesti bat nuen gogoan, Ainara-ren musika-eszena bat idazten ari nintzela, gau batean Heletako Garra Kafe-kontzertuan entzundakoa: beste bidaia batera abiatzeko eszena, behin eta berriz. Abesti hau ahots inguratzaile, indartsu eta arina zen lehenik, ia ekialdekoa euskararen musikaltasuna goraipatzeko moduan.

Zea Mays sortu eta gutxira taldea ezagutzera eman zidan abestia da, purutasun klasikoko rocka (bateria, baxua, gitarra, ahotsa) parekorik gabeko fineziarekin elkartzen duena. Imagina ezazue ahots sinple batek negarretan jartzeraino hunkitu ahal izatea, esistitzen delako soilik.

Zea Mays taldeko Asier Basabe, Ruben Gonzalez, Iñaki Imaz « Piti » eta noski, Aiora Renteriak gaurdanik Ainara den kultura abentura ulertu dute. Beraien abestia (hemen ezagutaraziko ez duguna)  eszenan jartzeko askatasun guztia eman digute, guztia aldatzen duen xehetasun bat ahaztu gabe: bihotzez egin dute. 

Eskerrik asko.
Jean Darrigol

ZEA MAYS
Asier Basabe (bateria), Ruben Gonzalez (baxua), Iñaki Imaz "Piti" (gitarra), Aiora Renteria (ahotsa)


ZEA MAYS taldea Bilbon sortu zen 1997an. Sei diska dituzte, “Zea mays” 1998, “Elektrizitatea” 2000, “Harrobian” 2002, “Sortuz, grabitatearen aurka” 2005, “Morphina” 2007 eta “Era” 2010. Azken diska, Era, hamabi abestiz osatua, Lamiña Producciones-en grabatu dute, Jose Lastra soinu teknikaria izan delarik eta Tony Cousins-ek masterizatu du Londreseko Metropolis Group estudioetan.