Etxe baten istorioa da, baita ainara batena ere. Leku beraren inguran itzulika dabiltzan bi istorio, nahastekatuak dauden bi garaietarako. Santiagorako bideetan gertatzen da guztia, Beltza izeneko etxe baten inguruan, askok saihesten duten toki eta ate bat, bertan hizkuntzak askatzen direlako eta igarotzen direnen burua nahasten duelako.
Lehen istorioa Roseline kontalariaren eta Ugo ibiltari bakartiaren arteko adiskidetasunaren inguruan sortzen da gaur egunean. Indartzen den adiskidetasun horretatik beste istorio baten oroimena sortzen da, Ainara eta Aitorrena, beren maitasun azkar eta tristearena.
Ainararekin ikuslea irudikapen komun batean sar dadin bultzatzea da asmoa. Unibertsu ia paralelo batean baina aldi berean ezaguna eta agian « familiarteako » dena. Nolabait ahoz ondorenganatzen diren ipuinen antzera, zeinak aldatuak, aberastuak, okertuak eta desberdinak diren eta munduaren irudikapen amankomun bat osatzen amaitzen duten, mentalitateen desberdintasuna gaindituz.
Elkarrizketa film bat
Lehenik eta behin, elkarrizeta film bat izanen da : azken finean mundu ezezagun bat bersortu non luzaz ondorenganatzea ahoz eta irudien bidez egiten zen; nolabait existentzia materialik ez duen mundu bat berriz osatzea. Hastapenean, hitzek garraiatuko dituzte sentsazioak eta sentipenak, eta ondoren historioa eta oroitzapenak ber irakurriz anekdotetan, oroitzapenetan nahiz gaur egunean lerratuz.
Artamendu fantastikoa
Egileen aztarnak eleberriarekin zer ikusirik duen unibertsu baten aipatzean datza, nolabait film melodramatiko baten gisa.Alderdi fantastikoa filma buruhauste geografiko eta mental bat bezala antolatzearekin lortzen da. Progresiboki « lekukotik » « globalera » lerratuko da, amaiezinezko kutsu batekin (horretarako 1.85 formatoa erabiliz eta soinua eta musika landuz) munduaren konplexutasuna jasaten duten gizaki batzuen inguruan, aurkikuntzen, gogoeten, ikuspunduen eta ametsen artean. Nortasunak misterio eder bat ezkutatzen eta argitaratzen duten mozorroak bezala azaltzen dira. Misterio hori « bestearen » existentzia eta berari lotzen gaituena da hain zuzen.
Mugimenduan den film bat
Elkarrizketen kontrastearekin batera, egoerena : geldirik egon gabe, bide nahiz errepidetik, gaur egun nahiz orain dela mende batzuk, bakartasunean nahiz giza zinaurritegi batean bilakatzen diren lekuetan. Ipuina aisialdi batzuen urrenkera batean oinarritua da, irudi bilakatzen diren elkarrizketa batzuekin, egiazkoak diruditen ametsekin, gaurko ala atzoko egiazko momentuekin (flash-back batzuen gisa). Guzti hauen urrenkera eta denboran egindako bidaiaren logika filmaren amaieran ulertuko dugu, eta hori ulertzean, itxuran ez fidatzea ikasiko dugu.
Naturaren garrantzia
Filmaren pertsonaia nagusietako bat natura da, begipean duguna. Bertan bizi diren gizakien, haien ekintzez urteetan eta mendeetan zehar gauzatu eta itxuratu duten mozkin bezala azaltzeko gisan filmatuko dugu. Pertsonaiak filmatzeko manerak (animaliaren, landarearen, etxearen ikuspegitik adibidez) erakutsiko digu nola, ordainez, naturak bertan bizi direnak, bertara datozenak, bertatik urrundu nahi dutenak eta bertatik soilki iragaten direnak bere egiten dituen, haien gogoa nolabait sorgintzen duen. Filma naturaren lasaitasunean eta edertasun fin hartan eta leku horien ezaugarri den argi berezian oinarritzen da, larrazkeneko hilabete batzuez, orain dela hogeita hamar bat urte gertatu historia gogor baten oroitzapena gogora ekarriz (Ainararen historia).
Mugak
Filma Euskal Herrian gertatzen da, bi herrien arteko mugan.
Muga geografikoaz gain, filmak beste muga bat aipatuko du ere, “bestaldea”. Elkarrizketetan hainbeste entzuten den “bestaldea”, non beste aldean errealitateak ezezagunarekin, mitoarekin edo legendekin bat egiten duen, gauzak asmatzera heldu arte hala nola, beste hizkuntza bat eta azken finean berdintsua zaiguna aurkitzeko.
Egoera geografiko eta liguistiko bereziak (filman frantsesa, gaztelera, euskara nahiz ingelesa agertzen dira) Europarako laborategi bilakatzen du Euskal Herria. Egoera berdintsurik aurki dezakegu planetako beste hainbat lekutan galdera sakonagoak eraginez. Kasu honetan, leku baztertu batean edo hiri nagusi baten inguruan den gizaki batena, bertan kokatua belaunaldi askotatik, edo iritxi berri dena eta nahitanahiez galdera hauek egin dizkiona bere buruari: “zer naiz?”, “nor naiz?”.
Pertsonaiak
Oihana Maritorena |
Ainara
Amerikar neska gazte, bat bere ama, dantzaria zena, galdu zuena eta bere aitak, « cow boy » gisako artzaina zena, hezi zuena Estatu Batuetako mendebaldean. Hogeita hamar urte eskas zituela, jaraunspen afera batek Europara erakartzen du bere aitaren aztarnen atzetik. Amodio historia labur eta azkar bat bizi du Aitorekin, jaso berri duen etxean babestu den gizona. Ainara bizia da, zuzena, pentsatzen duena erraten du, bere autuak egiteko emakume librea eta, nola ez, orain bizi den lekuko errealitatearekin desorekan. Ederra da, « Amerikarra ». Nahi gabe Aitor joatera behartzen du eta ondorioz betirako lotuko zaio lekuari. Euskara bikaina du (bere aitaren naparra, bere amahizkuntza dudarik gabe), ingelesa euskal jatorriko amerikar gehienak bezala, eta frantsesa azentu amerikarrarekin.
Tomas Arana |
Aitor
Iragan misteriotsudun gizon heldua. Ainara topatzen duenean bere ixiltasunetik ateratzen da eta axolagabekeri antzeko batera zabaltzen zaio. Haien artekoa txit azkarra da baina etorkizunik gabea dela pentsatzen du. Alta, bata bestearentzat eginak dira. Bakarti behartua edo izatez, preso izandakoa, iheslaria da. Errealista da, zalantzak ditu, orainean bizi da. Ainararekin beste mundu bateko paisaiak ezagutzen ditu, bata bestearentzat beste mundu batekoak direlako. Aitorek harkaitz bat dirudi, baina ez du esperantza galtzen. Legezkanpoko gizon bat baino gehiago da. Badu bere baitan gauza oso erakargarri bat, mundu basa bezala, eta bera ezagutu ondoren deus ez da lehen bezala geldituko. Gaztelera eta euskara hitzegiten ditu (euskara batua, ikasia, ez amahizkuntza).
Roseline
Berrogeita hamar urte du , herri txiki baten ondoan bizi da, nekazaria da eta landa etxe bat eramaten du. Lehengo eta oraingo jendeen biziak kontatzen ditu, baita ere etxeena eta sorgin ipuinak. Berak ateratzen du Ainararen ipuina. Bizia da, zuzena, pragmatikoa, oso aktiboa, libreki mintzatzen da. Badirudi historiak kondatuz gizakiak hobeki aztertzen dituela, arretaz dago. Batzutan gertatzen den bezala, adixidetasun bat, konfiantzazko harreman bat sortzen da. Ugo-rekin ia ama bat bezala sentitzen da. Ugok norbait gogoratzen dio (Aitor). Bere baserritar munduarekin bat egiten du, emakume sinple bat da, apaindurarik gabekoa, bere hitzen apaindura ez bada. Emakume bitxiki sinplea, sorgindua. Hizkuntza asko hitzegiten du, frantsesa, euskara eta ingelesa.
Ugo
Konpostelako bidean abiatu den marrazkilari bat, marrazki berrien bila eta bere buruarekin aurkitu nahian. 25-30 urte du, ameslaria, asma pairatzen du.
Beltza
Etxe Beltza, Ainararena. Hormak besterik ez eta topaketa guztien lekua. Jendea pasatzen begiratzen du, oroitzapenak hormetatik ateratzen dira. Etxeak leku horietan jada izan duen eta izaten segitzen duen irudia da: hilobia eta bizilekua, izen bat eta izpiritu bat.
Mariana
Roselinen alaba. 25 urte inguruko neska bat, neska koxkor polita.
Beste pertsonaiak
Ainarak Amerikatik
(Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egingo den filme batean parte hartu nahi? Bat egin 'Ainara'-rekin, Euskalkultura, artikuluaren zatia)
Beste pertsonaiak
Ainarak Amerikatik
(Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egingo den filme batean parte hartu nahi? Bat egin 'Ainara'-rekin, Euskalkultura, artikuluaren zatia)
"..Jean Darrigol zuzendaria eta gidoilairiaren amaren familia baxenafartarra da, Aldude bailarakoa. Bertan dirau familiaren etxeak, Harritxiloak, eta bertan igarotako haurtzaroak eta etxeak berak isla dute filmean. "Hamaika anai-arreba ziren eta zenbait Ameriketara joan ziren artzain, inguruko seme-alaba askok bezala. Gehienak itzuli egin ziren, baina bat, Mixel (Michael han) Muchico, Kalifornian gelditu eta bertan hil zen, 70. hamarkada hasieran", azaldu dio Darrigolek EuskalKultura.com-i. "Urte batzuk beranduago, ni neu Kalifornian bizi nintzela, bere hilobia aurkitu nuen, kostata, Fresnon. Familiako inork bisitatzen zuen lehen aldia zen".
AEBetan bizi izan zen urte horietan Darrigolek Tomas Arana aktorea ezagutu zuen Los Angelesen. "Gogoan dut ere Joshua Tree desertuan galdu eta euri zaparrada izugarri baten erdian lagundu zidan Ranger indiarra. Artzain euskaldunak bere erreserban ikusi zituen lehen kanpotarrak izan zirela esan zidan", gehitu du. "Bazen han zer edo zer mugarik gabea eta askea... eta horixe bera du Ainarak ere. John Houston-en 'The Misfits' filmeko protagonisten alaba izan zitekeela pentsatzea gustukoa dut. Bera beste leku batekoa da, ainarak (txoriak) bezala, eta bere jatorriari buruz amesten duenean ederragoa eta biziagoa amesten du. Diasporaren amets horren eta errealitatearen arteko talka filmearen gaietako bat da"..."
Babes ezazu Ainara eta egile-zinema Euskal Herrian, “Livre d'Or” babes-liburua sinatuz eta mezu hau zure hurbilekoei helaraziz.
AEBetan bizi izan zen urte horietan Darrigolek Tomas Arana aktorea ezagutu zuen Los Angelesen. "Gogoan dut ere Joshua Tree desertuan galdu eta euri zaparrada izugarri baten erdian lagundu zidan Ranger indiarra. Artzain euskaldunak bere erreserban ikusi zituen lehen kanpotarrak izan zirela esan zidan", gehitu du. "Bazen han zer edo zer mugarik gabea eta askea... eta horixe bera du Ainarak ere. John Houston-en 'The Misfits' filmeko protagonisten alaba izan zitekeela pentsatzea gustukoa dut. Bera beste leku batekoa da, ainarak (txoriak) bezala, eta bere jatorriari buruz amesten duenean ederragoa eta biziagoa amesten du. Diasporaren amets horren eta errealitatearen arteko talka filmearen gaietako bat da"..."
Babes ezazu Ainara eta egile-zinema Euskal Herrian, “Livre d'Or” babes-liburua sinatuz eta mezu hau zure hurbilekoei helaraziz.