Idazketa 2 alditan
Gidoitik abiatuz, honen azterketaren, ideien bilaketaren eta musika konposizioaren lehen lana burutu da. Aurretiaz egindako lan honek, sormen-ekintzari denbora emateaz gain, egilearekin eta zuzendariarekin, egindako hautuen egokitasunaz, irudi/musikaren arteko harremanaren zentzuaz eta azken honek obra zinematografikoan duen lekuaz luzaz hitz egiteko aukera ematen du.
Honela, musika errazago bihur daiteke, berari dagokion arloan, filmaren benetako aktore. Ainara proiektuarentzat garrantzitsua da beste alderdi bat ere: aurretiaz egindako lan honek filmaren musika-osagaia abian jartzearen giza-errealitateei, errealitate tekniko eta ekonomikoei aurre -hartu ahal izatea dakar.
Musika-idazketaren lehen aldian burututako lana
Gaurko egunera arte, hainbat segundutatik hainbat minuturako iraupena duten hogei bat musika-pasarte burutuak izan dira, partituran eta soinu-maketetan, eta zuzendariari aurkeztuak.
Funtsean tresna informatikoetatik abiatuz garatuak izanik, musika hauek guztiak nahi bezala moldatzeko moduan geratzen dira. Beranduagoko lan-denbora batean, gehienak berriro ere landu beharko dira, noski.
Bigarren lan-aldian, filmaketaren eta filmaren lehen muntaiaren ondoren, musika-idazketaren azken aldia, berriro zuzendariarekiko elkarrizketak, eta irudien gaineko doikuntzak burutuko dira, musikaren interpretazio eta grabazio lanak jarraituko diolarik.
Lurraldeko proiektua
Ainara-ren musika Akitaniako lurraldeko proiektuaren barruan kokatzen da, baina baita mugaz bestaldeko proiektuan ere, lekuko hedapen egiturekin harremanetan. Egitura hauetatik kanpoko euskal artistak ere izango ditu: ahotsa, txalapartariak.
Musika-irudia harremana
Filmean musika eta irudiaren arteko harreman ezberdinak garatuko dira.
Gehienetan, musika ez da saiatuko irudiak edo gertaerak iruzkintzen; alta, bere moduan, filmari kolore bat ematea eta istorioa sentimendu batean edo zorabio motel batean biltzea bilatuko du, apur bat “denboraz kanpo”. Batzuetan, hala ere, momentu zehatzak azpimarratuko ditu (suspense momentuak) eta zenbait pertsonaiaren, animaliren (Magnoa astoa) edo naturaren beraren izaera nabarmenduko du, berau presentzia eta soinu-izaera bihurtuta.
Euskal musikak ere bere lekua izango du, txalapartaren soinuaren bitartez eta oso antzinako bi euskal kanturen erabileraren bitartez. Halaber, Zea Mays taldearen parte-hartzea nabarmendu behar da, abesti zoragarri eta liluratzaile batekin.
Emakume ahotsaren presentzia eta kolorea izango da Ainara proiektuko musikaren elementu bereizgarri eta inguratzaileetako bat.
Peio Çabalette