lundi 14 mai 2012

484 aldiz eskerrik asko! Ezagutzen al duzue Herri Urrats?


Ainara-ren istorioaren bihotzean hizkuntza dago, hizkuntzak, forma ezberdin ugaritan...

 

Ainara aurkezteko "Occasional Tuesdays" egon zen Donostian, erabat ingelesez. Aurreko igandean Herri Urrats izan zen euskaraz eta aire librean, Senpereko eguzkipean.


Ainara-ren ekipoaren zati bat (Maite, Oihana, Peio, Jérôme eta Jean) Herri Urratsen egon zen Senperen, Donibane Lohitzune, Sara eta Ainhoa artean, mugatik hurbil, urtean behin euskararen inguruan oinezko milaka pertsona batzen dituen bilkura handian, oihal baten azpian, beste kultura ikur batzuren alboan, lakuko hondartzaren gainealdean hain zuzen ere.


Ekitaldi hau oraindik ezagutzen ez dutenek kontzertuak, kultura eta merkataritza stand-ak, jokoak, edariak, jatekoak eta bestelako ekintza erakargarriak aurkitu ahal izango dituzte topaketa eta jai egun honetako egitarau aberatsean. Irabaziek Ipar Euskal Herriko euskarazko hezkuntza sistema diruz laguntzeko balio dute, modu kooperatiboan. Eskola hauetako batzuk gurasoek elkarlanean eraikitakoak dira, eta bertara bidaltzen dituzte haien seme-alabak.

Adin guztiak present izan dira jendetza alai eta bizia dagoen ekitaldi honetan, non nazionalitateak eta hizkuntzak nahasten diren, Ainara-ren Babes-Liburuan bezalaxe.

Mila esker Herri Urratsi eta Seaskari, gure laguntzaile naturalak, euskarak egungo errealitatean funtsezko lekua baitu Ainara-ren jatorrietan, sorkuntzan eta eraikuntzan, laburki esanda film honen esistentzian, film eleanitz, partehartzaile eta mugaz gaindikoa, ozeanoetatik haratago.

Milesker
Mille Mercis
Muchas Gracias
Thank you so much

Mila esker Herri Urratsen Ainara-ren Babes-Liburua sinatu zuten 484 partehartzaileei, mila esker sinatu nahi izan baina jendetzaren artean aurkitu ez gintuztenei, eta mila esker aurretiaz oraindik ere izango diren sinatzaileei.

Mila esker egun Ainara-ren Babes-Liburua osatzen duten ia 1000 sinatzaile edo-eta mezuen egileei, beren daturik utzi ez dutenei zehazki, ezin izan baitugu haiekin harremanetan jarri beren ekimenaren ondoren.

Mila esker, era berean, munduan zehar webgune hau irakurtzen duten guztiei eta Ainara-renganako interesa erakutsi duten edo bertan parte hartzen duten pertsona guztiei, egunetik egunera gero eta ugariago direnak.


Herri Urratseko 484 sinatzaileak.

HEMEN klikatu “Livre d'Or” babes-liburua sinatzeko. Zergatik sinatu? Keinu sinple hauek "Ainara"rentzako garrantzitsuak direlako: zenbat eta sinadura gehiago egon, babesle, mezenas eta ekoizleek "Ainara" filmean interes handiagoa izango dute.

Abentura hau babestu edo bizi nahi baduzu, honakoa egitea aski duzu: HEMEN klikatu proiektuaz gehiago jakiteko.