mercredi 4 avril 2012

Ximun Fuchs Ainara-rekin


Komediante, antzerki zuzendari, Ximun Fuchs Frantzia eta Nafarroako bide guztiak zeharkatzen dituen Petit Théâtre de Pain-eko kide da 1994etitk.

Komedianteen printzearen arrasto nomadaren inguruko konpainia, Molière izenez ezaguna den Jean-Baptiste Poquelin (Ariane Mnouchkine ikaragarriak bere mundu guztia liluratua zuen!) hain zuzen, baina leku zehatz bati lotua: Euskal Herrian Luhuson dagoen Harri Xuri antzokiari, Kanbo eta Itsasurako bidean.

Ximun Fuchs-ek zuzendutako azken antzezlana Frantzian zehar dabilen momentuan (Aurélien Rousseau-ren "Le Siphon pièce", metroan kokatua), denek elkarrekin antzerkia eta kaleko arteei bizia ematen diete naturan bertan, performantzeetan, errepertorio klasikoan eta sorkuntza garaikideetan, batzuetan urrun dauden publikoak nahasten dituen lotura sortuz. Ezin ahaztu Tim Robbins eta honen Embedded piezarekin izandako topaketa gogoangarriak.

Ximunek Ainara-rekin bat egin du, zalantzarik gabe hurbila egiten zaion kultura eta "cross-media" abentura, eleaniztasunagatik, errealitatea diasporaren ikuspuntuaren bidez filmatzeko nahiz ordezkatzeko borondateagatik eta ametsaren amaieraraino doan bidaiaren aztarnagatik (emigrazio guztietan unibertsala dena), baita leku zehatz batean errotutako izpiritu ibiltariagatik ere (bertan kokatzen da mugaren gainean dagoen etxea).

Labur esanda, etxe baten eta ainara baten istorioa...

Zenbait data Ximunen ibilbidean:

Komediante lanetan:
2009 - Aurélien Rousseau-ren Traces, Fafiole Palassio-ren zuzendaritzapean
2009 - Igor Elortza et Unai Iturriagaren Errautsak, Ximun Fuchs-en zuzendaritzapean – 2011 Donostia Saria
2008 - Juglarea, puta eta eroa, Dario Fo-ren arabera. Ximun Fuchs-en sorkuntza
2006 - Tim Robbins-en Embedded, Georges Bigot-ren zuzendaritzapean
2004 - Slawomir Mrozek-en Le Pic du Bossu, Mariya Aneva, Ximun Fuchs eta Fafiole Palassio-ren zuzendaritzapean
2000 - Ambrouille, talde-sorkuntza
1999 - Mesclagne, Dario Fo, Anton Tchékhov eta Alfred Jarry-ren talde-sorkuntza
1998 - Cabaret, taldean egindako musika-sorkuntza
1997 - Fernando Arrabalen Et ils passèrent des menottes aux fleurs, Fafiole Palassio, Manex & Ximun Fuchs-en zuzendaritzapean
1995 - La Dispute de Marivaux, Georges Bigot-ren zuzendaritzapean 1995 - 1,2,3, Soleil, talde-sorkuntza

Konposatzaile lanetan:
Aurélien Rousseau-ren Traces.
Slawomir Mrozek-en Le Pic du Bossu.

Zuzendari lanetan:
2012 - Aurélien Rousseau-ren Le Siphon
2009 – Igor Elortza et Unai Iturriagaren Errautsak - 2011 Donostia Saria
2004 - Slawomir Mrozek-en Le Pic du Bossu