mercredi 14 mars 2012

Figuranteen aurre-casting-a


2013an burutzea aurrikusia dagoen filmaketa baterako figuranteen aurre-casting-a (*) une honetatik irekia dago. “Ainara”ko Facebook orriko "aurre-casting" aplikazioaren bidez bidal ditzakezu zure argazkiak.

18 urtetatik 78ra arteko hogeita hamar bat gizon-emakume bilatzen ditugu Euskal Herriko taberna tradizional eta musikal batean filmatuko den eszena bat edo zenbaitetan figurazio lanak egiteko.

Aurre-casting-a (*) oso aitzinetik egin nahi da “Ainara”ren prestaketan, ahalik eta internauta gehien proiektuaren esistentziaz informatua egon dadin eta nahi duen orok figurante izateko balizko asmoa adierazi ahal izan dezan. Era berean, “Ainara”ren ekipoa figurante rol baterako aintzat hartuak izan nahi duten ahalik eta pertsona gehien ezagutzen eta kontuan hartzeko aurpegi edo siluetak aurkitzen lagunduko du.

Adinez nagusia den orok erabil dezake "aurre-casting" aplikazioa “Ainara”ren Facebook orrian, besterik gabe argazki pertsonal 1etik 4ra bitartean bidaliz, bat gutxienez lehentasunez gorputz osokoa. Bakoitzak bere lagunei eska diezaieke “Atsegin dut” klikatzea, haien babesa lortzeko.

Filmaketa 2013rako aurrikusia dago. Data 2012Ko lehen seihilabetearen bukaera aldera adieraziko da zehazkiago. HEMEN klikatu proiektuaren egutegiaz gehiago jakiteko.

Figuranteez gain, rol ezberdinetarako aktoreak ere bilatuko ditugu, momentua iritsita. Zerrenda kontsulta dezakezue eta tentagarri zaizkizuenak guri adierazi.

(*) Cf. Glosategia.