mardi 27 mars 2012

Beheko rolen artean, zein gustatuko litzaizuke antzeztea?


Lehen bizilaguna : 80 urte inguru dituela agertzen den lehen aldian, masailean orbain handia du eta nabaria da burua pixka bat galdua duela.Bada zerbait tragikoa makila lagun duela, bere denbora bide bazterretan eseria pasatzen duen gizon honengan, munduari beha, hura ikusi gabe.

Lehen bizilaguna : ...berrogeita hamar urte inguruko gizona.

Kattalinen maitalea
Hirurogei urte inguruko gizon hieratikoa, elegantea (ingeles estiloa, traje eta korbatarekin) atleta izandakoa, indartsua eta sendoa. Kattalinen gorputz oparo eta izaera eskuzabalarekin gozatzen du.

Izakera handiko anderea
Hirurogeita hamar urte ingurukoa. Lagunkoia da, ikaragarri atsegina eta maitekorra. Bizitza publikoan patrizio baten moduan, nolabaiteko distantziaz pausatzen den emakume mota.

Hegazkineko laguntzailea, 80ko hamarkada
Panaman-eko azafata, 70. urteetako koloreetako uniformez, irribarrea ezpainetan, profesionala, amerikarra.

Bi polizia, 80ko hamarkada
Hego-mendebaldeko azentua dute. Hein batean Laurel eta Hardy modukoak.

Bi polizia, 2010. urtea
Iparraldeko azentua dute. “Top model” itxurakoak (garaia aldatu dugu), gizon gazte kirolariak, bata mehea eta bestea gihartsua.

Mutiko bat
Zazpi edo zortzi urte ingurukoa. Mutiko alaia, Beltza etxeko pareta eta inguruekin liluratua, mutiko bat mamuen istorioekin egon daitekeen bezalaxe.

Neskato bat
11 urte ingurukoa. “Wonder Woman” orrazkera batek egiten du egungo Kattalinekin lotura. Kattalin helduak dituen ezaugarri berberak ditu: dinamikoa da, bere buruaz ziur sentitzen da, alaia da eta bere azalean ondo sentitzen da.

Hegazkinean dagoen neskato gaztea, 80.hamarkada, 27 urte ingurukoa
Bizkarrez.

Rol bat edo zenbait hauta ditzakezu.