(Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egingo den filme batean parte hartu nahi? Bat egin 'Ainara'-rekin, Euskalkultura, artikuluaren zatia)
"..Jean Darrigol zuzendaria eta gidoilairiaren amaren familia baxenafartarra da, Aldude bailarakoa. Bertan dirau familiaren etxeak, Harritxiloak, eta bertan igarotako haurtzaroak eta etxeak berak isla dute filmean. "Hamaika anai-arreba ziren eta zenbait Ameriketara joan ziren artzain, inguruko seme-alaba askok bezala. Gehienak itzuli egin ziren, baina bat, Mixel (Michael han) Muchico, Kalifornian gelditu eta bertan hil zen, 70. hamarkada hasieran", azaldu dio Darrigolek EuskalKultura.com-i. "Urte batzuk beranduago, ni neu Kalifornian bizi nintzela, bere hilobia aurkitu nuen, kostata, Fresnon. Familiako inork bisitatzen zuen lehen aldia zen".
AEBetan bizi izan zen urte horietan Darrigolek Tomas Arana aktorea ezagutu zuen Los Angelesen. "Gogoan dut ere Joshua Tree desertuan galdu eta euri zaparrada izugarri baten erdian lagundu zidan Ranger indiarra. Artzain euskaldunak bere erreserban ikusi zituen lehen kanpotarrak izan zirela esan zidan", gehitu du. "Bazen han zer edo zer mugarik gabea eta askea... eta horixe bera du Ainarak ere. John Houston-en 'The Misfits' filmeko protagonisten alaba izan zitekeela pentsatzea gustukoa dut. Bera beste leku batekoa da, ainarak (txoriak) bezala, eta bere jatorriari buruz amesten duenean ederragoa eta biziagoa amesten du. Diasporaren amets horren eta errealitatearen arteko talka filmearen gaietako bat da"..."