[Español] - [Français] - [English]
2012ko lehen seihilabetea Ainararen garapen artistikoari eskaini ondoren, 2012ko bigarren seihilabeteak produktorea eta lehen mezenasa aurkitzea ekarri du.
Tradizionalki produkzioak burutzen duen lanari aurre hartuz, irakurketa birtualerako Batzordeak burutu dira 2012ko udaren bukaeratik, gidoia eta asmo artistikoaren arteko tartea identifikatzeko eta aztertzeko helburuarekin. Material oso aberatsaren ekoizpenaz eta berridazketarako sintesiaz gain, batzorde hauek Thierry ezagutzeko aukera eman dute. Thierry-k berridazketa taldea osatzen du, zinemarekiko bere pasioarekin, ekoizpenaren munduko eta euskal kulturaren inguruko bere ezagutzekin. Babes gehigarri horrekin indartuta, Ainara lehen baino hobe hegatuko da.
Euskal Kultur Erakundeak sorkuntza artistikoa babestea erabaki du, 2012tik Ainara abiatzeko fondoan laguntzeko lehen mezenasa izanik, diru-laguntza moduan. Mila esker.
Abiapuntuko fondoaren finantzaketa iturriak dibertsifikatzeko, mezenas eta babesle berrien bilaketaz gain, bi tailer partehartzailetan aipatu zen cash-back sistemek (non internautek beraien ohiko erosketetan hobariez gozatu ahal izango duten) aukera ia mugagabeak zituztela.
Ahalmen hori filmaren laguntzaile izateko gure loturaren bitartez “cash-back”a aukeratzen duen zinezale-internauta kopuruaren menpe besterik ez dagoenez, bere momentuan modu zabalean tresna honen berri ematea beharrezkoa izango da, independentzia artistikoaren zerbitzuan. Hala ere, gaurdanik gonbidatzen dugu zinezale-internauta oro laguntzaile izateko gure loturan klikatzera eta cash-backaren abantailaz gozatzera.
Ahalmen hori filmaren laguntzaile izateko gure loturaren bitartez “cash-back”a aukeratzen duen zinezale-internauta kopuruaren menpe besterik ez dagoenez, bere momentuan modu zabalean tresna honen berri ematea beharrezkoa izango da, independentzia artistikoaren zerbitzuan. Hala ere, gaurdanik gonbidatzen dugu zinezale-internauta oro laguntzaile izateko gure loturan klikatzera eta cash-backaren abantailaz gozatzera.
Mugaren bi aldeetan ekoizleen bilaketak hainbat hitzordu eman ditu euskaraz, espainieraz eta frantsesez. Azkenik, ekoizle frantses bat izango da, proiektu artistikoak erakarrita eta modu partehartzaile eta mugaz bestaldekoaren jakin-minaz, Ainara-rekin konprometitzen dena, lehen etapa bezala berridazketa lagundu eta Ainara dagokion instantzia ezberdinetara eramateko, Frantzian hasiera batean. Ondoren, Ainararen garapena ziurtatu beharko da aurrekontuaren kalkuluarekin eta finantza-ingeniaritzarekin. Ainararen nahi artistiko eta nazioartekoa kontuan izanik, beste ekoizle batzuekin elkarlana aurrikusten da gaurdanik, frantsesak edo beste herrialde batekoak.
2012ko lehen seihilabetekotik, aktore paper asko eman dira modu partehartzailean blog honen bitartez. Bestalde, zaila egiten zaigu eskaera indibidual berriei erantzuten jarraitzea, aktoreen edo beraien agentzietatik datozenak, filmaketaren data finkatu gabe dagoen bitartean. Era berean, ezinezko egiten zaigu figurante izateko eskaera bakoitzari indibidualki erantzutea. Bi kasuetan, hautagai bakoitza blog honetako “gaurkotasun gutunean” edo Facebook-en figuranteentzako “aurre-kasting” moduluan izena ematera gonbidatu besterik ezin dugu egin. Bide horietatik zabalduko dugu zuentzako erabilgarri izan daitekeen informazio oro, aurrikusten den egutegia finkatu orduko, hau da, aurrekontua itxi ondoren.
Ainara babestea, zenbait segundutan egin daiteke:
- Hurbilekoei orrialde hau m@il bidez bidaliz: 10 segundu
- Babes-Liburua (Livre d'Or) sinatuz: 30 segundu
- Figuranteentzako “aurre-kasting” moduluan izena emanez: 30 segundu
- Blog honetako Informazio Gutunean izena emanez: 30 segundu
- Cash-backa probatuz: minutu 1
- Blog guztia irakurriz: 30 egun