Ainara, modu partehartzailean garatutako filmaren kasuan, “Irakurketa Batzorde birtualak” zuzendaria ezagutu eta gidoia irakurri duten profesionalen (aktoreak, makilatzailea, ekoizpen-zuzendaria, lehen zuzendari laguntzailea, e.a.) iritzia bilduko du.
Lehen une batean, proiektu artistikoa eta beraren idatzizko transkripzioaren arteko desberdintasuna ebaluatuko da. Bigarren une batean, helburua desberdintasun hori ezabatzea izango da, gidoia hobetzea, honek irakurketa soilarekin proiektuaren izpiritua eta unibertsalitatea zintzoki transmititu dezan.