Etxe bat, ainara bat, denboraren tunelean... Pasio baten istorioa
Une maison, une hirondelle, dans le tunnel du temps... L’histoire d’une passion
A house, a swallow, a journey through time... A story of passion
Una casa, una golondrina, en el tunel del tiempo... La historia de una pasión
samedi 19 mai 2012
Asmo-oharra
Filma buru-hausgarri geografiko eta mental baten modura antolatua egongo da. "Bertakotik" "orokorrera" eraikiko da pixkanaka, infinitotasunaren ukitu batekin. Horretarako 1,85 formatua erabiliko dugu, soinuen eta musikaren inguruan lan egiteaz gain. Munduaren konplexutasunarekin aurrez aurre dauden izakien inguruko lana da, aurkikuntza, galdera, aurriritzi edo asmakerien artean. Flash-back-ak, irudi mentalak, ahotsak off-ean, hizkuntza anitzak... Filmaren egituraketa mundua ikusteko modu honen isla da, subjektiboa eta anitza berau, jantziak ez baitu apaiza egiten.
Herrialdeko soinuen musika, azentuazioa, mintzakeraren azkartasuna nahiz frantses, euskal, espainiar eta amerikar intonazioa oso presente egongo dira filmean pertsonaien nazioarteko jatorria gogorarazteko.
Natura bertan bizi izan den eta denboran zehar hura moldatu duen jendearen emaitza moduan filmatuko da. Pertsonaiak filmatzeko modua natura honek hari lotua daudenen gogoak betetzen, moldatzen eta zenbaitetan ia sorgintzen duela erakusten saituko da, baita harekin bat egiten dutenen, harengandik askatzea bilatzen dutenen edo besterik gabe hura zeharkatzen dutenen gogoak ere.
Ainarak irudimen komun batean sartzera gonbidatuko du ikuslea, "etxeko" mundu bilakatzen den unibertso ia paralelo batean. Nolabait ere, ahoz transmititutako istorioetan bezala, aldatuak, aberastuak, deformatuak eta ezberdin bihurtuak izanik munduaren ikuspegi komuna osatzen bukatzen dutenak, pentsamoldeen ezberdintasun lausoa gaindituz.