[Español] - [Français] | ||
|
Eszena batzuetan, ikusleak estilo eta garai guztietako margolanez beteriko pareta baten aurrean mugitzen den pertsonaia bat jarraitzen du, hauek Beltza-n bizi izan diren edo bertatik igaro diren pertsonek urteetan zehar egindako segidako ekarpenen adierazle izanik.
Margolan horiek dira bilatzen ditugunak, goiko irudian ezagutu daitezkeenetara mugatu gabe, ipar edo hego Euskal Herriko edo diasporaren herrialdeetako museo edo bilduma pribatuetakoak. Eguneroko bizitzako eszenak (taberna, pelota, musa, bola-jokoa, herri-kirolak, dantza, ezkontza, Ameriketara abiatzea, e.a.), erretratuak (familiako kideenak, taldekoak, e.a.), animalia eszenak zein mitoak irudikatu behar dituzte.
Bilaketa honetan gu aholkatzeko, filmean ikustea gustatuko litzaizukeen margolanen multzoa aipa dezakezu “Ainara” blog-eko “iruzkinak” zonaldean, baita zure aukeren arrazoiak ere.
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire