Michel Brethez eta Jean Darrigol Parisen ezagutu ziren 1996an « Voleur de diagonale-Zeihar Lapurra »-ren filmazioa baino lehen, Aldudeko haranean osoki egina, Orreagatik ez urrun. Soinuaren gizonak inguru horietan beti dagoen isiltasunaren kalitate berezia estimatu zuen, baita bertan ezagututako pertsonak edo ikuspuntu artistikotik (Beñat Achiary, haren ahotsa Baionan grabatu zuelarik) zein praktikotik soilik laguntza eman zigutenak ere, edo hori guztia batera (jende ugari egon baitzen!). Filmatze denboran ezagutu zuen Peio Çabalette ere, « gure » konposatzailea.
Ez gaitu ahaztu.
Ainara irakurri eta berrirakurri ondoren, bertan arnasten zen musika-dimentsioa berehala ulertuta (bilatutako soinua, ahotsak, hizkuntzak, musika, abestia eta denboraren « oihartzuna », filmaren giltza da), Michel Brethez-ek soinu gidaritza egitea eta beste abentura baterako gurekin berriz elkartzea onartu zuen, guri eta « zuei» ondorengoa idatziz:
« Ainara-ren elkarrizketak naturaren soinuekin eta Euskal-Herriko gizon-emakumeenekin nahasten badituzu... aski soinu konposizio zehatza lortuko duzue... oroimenak eta bizitza. Ezta bururatu ere isiltasuna egitea! Filmatzera goaz! »
Michel Brethez, Ainara-ren inguruan.